Iñaki Gonzalez: “Euskal unibertsitateetako errektoreek ez dute egin behar zuten guztia egin presoen ikasteko eskubidea bermatzeko”

UPNA/NUPeko mahai-inguruan parte hartu zuen UPV/EHUko Iñaki Gonzalez Muruari elkarrizketa egin zion atzo Apurtu Telebistak. UPV/EHUko ekimeneko kideak euskal preso politikoek ikasteko dituzten zailtasunak gogoratu eta euskal unibertsitateetako errektoreek behar zuten guztia egin ez dutela salatu du.