Azken Asteazkenean presoen ikasteko eskubidearen aldeko mobilizazioak unibertsitatean

Apirilaren 28an, hilabeteko Azken Asteazkenarekin bat eginez, euskal preso politikoen ikasteko eskubidearen aldeko mobilizazioak burutuko dira Euskal Herriko campus eta fakultate desberdinetan. Gasteizko campusean, San Prudentzio dela-eta, asteartean burutuko da mobilizazioa.

Mobilizazio hauen bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako Foru Erkidegoko hezkuntza arduradun nagusi diren Isabel Celaá Diéguez eta Alberto Catalán Higueras Hezkuntza Sailburuei Espetxeetako Zuzendaritzarekin beharrezko harremanak izateko ahalegin guztiak egin ditzatela eskatuko zaie presoek eurek nahi duten unibertsitatean euskaraz ikastea ahalbidetuko duen hitzarmena sinatzeko helburua gauza dadin.

Hona hemen deialdietako batzuk:

Apirilak 27, asteartea
- Gasteizko campusa: 12:00etan, aularioan.

Apirilak 28, Azken Asteazkena
- UPNA/NUP: 11:30etan.
- Ibaetako campusa: 12:30etan, gelategi azpian.
- Leioako campusa: 11:30etan, kafetegian.
- Bilboko Ingeniari Eskola (San Mames): 14:00etan, G eraikinaren sarreran.